Descrizione
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen Afrikatik Europara. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.
Sorkuntza: Ibrahima Balde – Amets Arzallus.
Zuzendaritza:Ander Lipus.
Aktore zuzendaritza: Manex Fuchs.
Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye.
Politica di accesso
In questo caso il promotore non ha specificato la politica di accesso ai minori, per qualsiasi dubbio ti invitiamo a contattarlo direttamente.
Condividilo
Organizzato da:
Hernaniko Udala